XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bera ere tindi bat bildurturik zelako edo, berba eginez izulaborriaren mamua uxatu nahiz beharbada.
Traidorea haizea eta makal Osaba! Oraindio gogoan dudanez, hasiera batean ondo moduan moldatu izaten ginen gu biok bakarrik kabotaian, Osabak egundoko ahaleginak egiten baitzituen horretan.
Aitzitik, amore eman behar izan zuen, lehinik eta behin Donibanera joanetorriko itsasotean haize beltzari aitzi nabigatu ahal izateko gorriak ikusi genituelarik, untzi hartan bi gizon nahikoa ez ginela ohartu ginenerako; eta gero, eta honexagatik batik bat, Eboraren etorkizuna ilun igartzen hasi zenez geroztik beherakada jo zuelako gizon hark.
Baina ez dut, berriro ere, haria galdu nahi eta, bidaialdia zertan amaitu zen esan behar dut lehenik eta behin.
Donibane eta hango arriskuak atzean utzi genuenez geroztik han, eliza bitxi hartan ikusi nuen gurutzera egiten zidan alde gogoak; hara bezala, Bittorianoren paparrera egiten zidan bere hartan.
Batera eta bestera joan eta etorri, Osabak igarri egin zidan.
- Zertan daukak burua, Sebastian
- Donibaneko elizaren aurrean pasaeran gaur, ba, behin, zera
Ez zidan tarterik utzi, esan behar niona esan niezaion.
Zakar eten zidan.
- Arraioa! Hi burutik hago, ala?
Hik ez duk inoiz horrelako gurutzerik inon ikusi, ezta inoren paparrean ere, aditu duk, bai?
Ala ez duk inoiz Inkisizioaren izena aditu?
Ba, ez dakienak ezin inori esan ez dakiena